Itxi

kultura

Antzerkia

Teatro Estudiok "Baile de huesos" antzeztuko du Gasteszenan Max saria ospatzeko

N. V. | EITB Media

Donostiar konpainiak Gizarte arloko Max saria jaso zuen arte eszenikoen Espainiako sarien azken edizioan, Bilbon egindako galan.

  • Larunbatean, hilak 6, taularatuko du Teatro Estudiok "Baile de huesos"

    Larunbatean, hilak 6, taularatuko du Teatro Estudiok "Baile de huesos"

Teatro Estudio donostiar antzerki konpainia amateurrak "Baile de huesos" lana antzezten ospatuko du jaso berri duen Gizarte arloko Max saria, larunbatean, azaroak 6, Gasteszena Donostiako espazioan.

Arratsaldeko zazpietan izango da saioa, eta gonbidapenak ordubete lehenagotik jaso ahalko dira antzokian bertan.

"Baile de huesos"ek heriotzaren zain dauden lau pertsonaren, bi emakumeren eta bi gizonen, istorioa kontatzen du. Heriok beraiekin hitz egingo du, eta agerian utziko ditu haien nortasuna, gurariak eta maniak.