Itxi

kultura

Lautan Hiru

Les Bobe Bobe antzerki konpainiak jasoko du Lautan Hiru Euskaltzaindiaren laguntza

N. V. | EITB Media

Euskaltzaindiak antzerki ekoizpena sustatzeko ematen duen laguntza honen epaimahaiaren ustez, "Udaberria heldu da" lan irabazlea "bitxia eta ausarta" da.  

  • "Udaberria heldu da" (Les Bobe Bobe)

    "Udaberria heldu da" (Les Bobe Bobe)

Euskaltzaindiak Lautan Hiru antzerki ekoizpena sustatzeko laguntza berria sortu zuen iaz, Bilboko Udalaren babesarekin, euskarazko antzerkia, batez ere lan laburrak, sustatzeko.

Akademiak gaur iragarri duenez, 2022ko Lautan Hiru laguntza Les Bobe Bobe konpainiak irabazi du, Udaberria heldu da lan laburrari esker. Konpainiak 1.400 euro eskuratuko ditu, eta antzezlana 2022ko otsailean antolatuko den IV. Lautan Hiru jaialdian estreinatuko du.

Epaimahaiko kideen arabera, lan "bitxia eta ausarta da" Udaberria heldu da, "haurrentzako egina dirudien pieza bat bestelako kontu bihurtzen delako, diskurtsoaren esanahia erabat aldatuz".

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kultura