Itxi

kultura

Irakurketa ohiturak

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako gazteen erdiek baino gutxiagok irakurtzen dituzte liburuak aisialdian

N. V. | EITB Media

Eusko Jaurlaritzaren Gazteen Euskal Behatokiak egindako galdeketa batek erakutsi duenez, 15 eta 29 urte artekoek 2012an eta 2016an baino gutxiago irakurtzen dute.

  • Lan eta ikasketa jardueratik kanpo irakurritako liburuak hartu dira soilik kontuan

    Lan eta ikasketa jardueratik kanpo irakurritako liburuak hartu dira soilik kontuan

15 eta 29 urte arteko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen % 48,8k irakurri du "libururen bat 2021an, aisialdian", 2016an baino % 5,6 gutxiagok, "Euskadiko gazteak" Eusko Jaurlaritzaren Gazteen Euskal Behatokiak inkesta batean jasotako datuekin idatzitako txostenak erakusten duenez.

% 48,8ko datu hori 2012an eta 2016an egindako inkestetakoa baino baxuagoa da, orduan hurrenez hurren gazteen % 53,7k eta % 54,4k baieztatu baitzuten irakurri zutela libururen bat, beren ikasketekin edo lanarekin zerikusirik ez zuena.

Agutzane Llano Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendariak azaldu duenez, apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteok Eguna dela eta kaleratutako galdeketak erakusten du gizonezko baino emakumezko gehiagok irakurtzen dutela (guztien % 57,9 eta  % 39,6, hurrenez hurren) eta 25 eta 29 urte artekoek 15 eta 24 artekoek baino gehiago irakurri zutela "galdeketa egin aurreko hilabetean, aisialdian eta beren lan edo ikasketekin zerikusirik ez zuten liburuez ari garela".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kultura