Itxi

kultura

Heriotza

Ugutz Robles-Arangiz zendu da

N. V. | EITB Media

83 urte zituen lapurtar kulturzale eta kulturgileak. Joan den astean iktusa izan zuen, eta familiak eman du heriotzaren berri.

  • Ugutz Robles-Arangiz, "Gure Kasa" ETBko saioan

    Ugutz Robles-Arangiz, "Gure Kasa" ETBko saioan

Ugutz Robles-Arangiz aktore, musikari, plazagizon eta txiste-kontalaria hil da, beraren familiak iragarri eta Euskal Irratiek jaso dutenez.

Manu Robles-Arangiz ELA sindikatuaren sortzailekidearen eta Luisa Bernaolaren hamaika seme-alabetako bat izan zen Ugutz, eta Beskoitzen, Bilbon eta, jarduera abertzalearen aurkako errepresioak hala behartuta, Beskoitzen bueltan bizi izan zen, betiere euskal kulturarekin hertsiki lotuta.

Antzerkian aktore jardun zuen, besteak beste "Matalas" Pierre Larzabalek idatzi eta Telesforo Monzonek 1968an zuzendutako lanean. Dantzan eta musikan ere jardun zuen, Soroak euskal kantagintza modernoaren aitzindari den laukotean (hala aitortu zuen Mixel Labegueriek berak) Iker, Irkus eta Alatz anaiekin batera, eta Estitxu arrebak ere bere bidea egin zuen kantugintzan.

Azken urteetan, telebistan ere jardun zen, ETBn txiste-kontalari eta aurkezle, "Goraintzi" saioan esaterako.  

Joan den astean, iktusa izan zuen, Franck Dolosor kazetariak esan digunez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kultura