Itxi

kultura

''Balenciaga''

Alberto San Juan izango da Cristobal Balenciaga Moriartik zuzenduko duen telesailean

N. V. | EITB Media

Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi euskal moda-sortzailearen inguruko telesaila filmatzen hasi dira Disney+ plataformarako.

  • Alberto San Juan, Cristobal Balenciagarena egiten. Argazkia: David Herranz.

    Alberto San Juan, Cristobal Balenciagarena egiten. Argazkia: David Herranz.

Alberto San Juan aktoreak gorpuztuko du Cristobal Balenciaga zena "Balenciaga" behin-behingo izenburupean Jose Mari Goenaga, Jon Garaño eta Aitor Arregi zinemagileak ("Handia", "La trinchera infinita", "Loreak", "80 egunean") Disney+ plataformarentzat filmatzen hasi diren telesailean.

Goenagak, Garañok eta Arregik Lourdes Iglesiasekin batera idatzi dute telesaila, eta beraiek zuzenduko dute.

100 profesional eta 2.000 estra jardungo dira hamazortzi astez filmatze lanetan, "Balenciaga" behin-behingo izenburua duen telesailean, Gerra Zibiletik 1970eko hamarkada erdialdera artekoak (Cristobal Balenciaga 1972an zendu zen) berritzen.