kultura
Zabalkundea
Euskal ikasketen katedrak abiatuko dituzte Quebecen, Galesen eta AEBn
N. V. | EITB Media
Etxepare Euskal Institutuak datorren ikasturtean jarriko ditu martxan katedrak McGill Universityn, University of Wales Trinity Saint Daviden eta California State University Bakersfielden.
-
Irene Larraza, Bingen Zupiria eta Garbiñe Iztueta, gaurko aurkezpenean. Argazkia: Sergio Verde.
Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketen katedra berriak jarriko ditu abian nazioarteko hiru unibertsitatetan 2022-2023ko ikasturtean: Elbira Zipitria katedra McGill Universityn (Quebec), Alan R. King katedra University of Wales Trinity Saint Daviden (Gales) eta Frank Bidart katedra California State University Bakersfielden (AEB).
Hiru katedra berriok zerrendara gehituta, orotara 12 izango dira Etxepare Euskal Institutuaren nazioarteko euskara eta euskal kulturako katedrak. Euskal ikasketei buruzko irakaskuntza espezializatua eta ikerketa akademikoak sustatzeko tresnak dira katedrak, eta irakasle espezializatuek edo artista eta sortzaileek unibertsitate batean egindako egonaldien bitartez gauzatzen dira.