Itxi

kultura

Zinema

Anne Heche aktorea hil da, auto istripu larria izan eta astebetera

Agentziak | EITB Media

53 urteko aktorea Grossman erredura handien zentroan zegoen, Los Angeleseko West Hills ospitalean. Trafiko ezbeharraren ondorioz, bere autoak su hartu zuen.

  • Anne Heche aktorea 53 urte zituela zendu da. Argazkia: EFE

    Anne Heche aktorea 53 urte zituela zendu da. Argazkia: EFE

Anne Heche aktorea 53 urte zituela hil da ostiral honetan. Grossman erredura handien zentroan zegoen, Los Angeleseko West Hills ospitalean. Duela astebete trafiko istripu larria izan zuen, eta bere autoak su hartu zuen.

Anoxia larri (ia erabateko oxigeno falta odolean) baten ondorioz, aktoreak burmuinean kalteak zituen, eta koman zegoen.

Aldez aurretik, familiak ostiral honetan onartu du ohar batean egoera kritikoan zegoela, eta bizitza salbatzeko aukera gutxi zituela. Organoak emango dituztela iragarri dute senideek, aktoreak berak eskatu bezala.

Duela 12 urte bere ibilbide profesionalari hasiera eman zion Hechek, kafe antzoki batean, familiari laguntzeko. 17 urte zituela New Yorkera joan zen, eta 'Another World' telesailean parte hartu zuen. Horri esker, Daytime Emmy Award saria bereganatu zuen 1991ean.

Ondoren zineman probatu zuen. Harrison Ford aktorearekin batera, 'Sei egun, zapi gau' komedia erromantikoa grabatu zuen 1998an. Bere lanik aipagarriena izan da.

Era berean, 'Donnie Brasco' (1997), 'Volcano' (1997), Tommy Lee Jonesekin batera, eta 'Wag the dog' (1997), Robert De Niro eta Dustin Hoffmanekin, filmetan parte hartu du. Urtebete beranduago, Psycho 98, 'Psikosia' Alfred Hitchcocken klasikoaren remake, egin zuen.