Itxi

kultura

GETXON

Alaia Martin garaile Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehen saioan

EITB MEDIA

Martinek finalerdietarako lehenengo txartela eskuratu du. Gaur izango da bigarren final-laurdena Arrasateko Amaia antzokian, 15:00etan.

5:17
Alaia Martin, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehenengo saioa irabazi ondoren

Alaia Martinek irabazi du atzo Getxon jokatutako Bertsolari Txapelketa Nagusiaren lehenengo kanporaketa, eta, beraz, finalerdietarako aurreneko txartela eskuratu du.

738 puntu bildu ditu Martinek, eta haren atzetik sailkatu dira Nerea Elustondo 695 punturekin, eta Agin Laburu, 685 punturekin.

Arrasateko Amaia antzokian jokatuko da gaur bigarren final-laurdena 15:00etan. Bertan, Iñaki Apalategi, Joanes Illarregi, Miren Amuriza, Gorka Pagonabarraga, Saioa Alkaiza eta Xabier Silveira igoko dira oholtza gainera.

01:52

Hiru hilabetez, 42 bertsolari arituko dira txapelaren bila kantuan; horietatik 15, estreinakoz lehia nagusian.

Azken lau finalak Barakaldoko BECen izan diren arren, aurtengoak milaka jarraitzaile batuko ditu Iruñeko Nafarroa Arenan.