Itxi

kultura

Irudika

Irudika ilustratzaileen nazioarteko topaketa ostegunean abiatuko da Gasteizen

N. V. | EITB Media

10 herrialdetako 37 profesionales hartuko dute parte Irudikan urriaren 1era arte, Artiumen.

  • Irudika, irailaren 29tik urriaren 1era arte

    Irudika, irailaren 29tik urriaren 1era arte

Irudika Ilustrazioaren Nazioarteko Topaketa Profesionalaren seigarren edizioa irailaren 29tik urriaren 1era egingo dute Gasteizen, Artium Museoan. Hiru egun horietan, Txekiar Errepublikan, Libanon eta Estatu Batuetan sortutako zein herrialde horiekin lotutako 38 proiekturen inguruko mahai inguruak, topaketa profesionalak eta tailerrak izango dira.

37 profesional, argitaletxe eta agente batuko dira nazioarteko topaketa profesionalean.

Euskal Irudigileak-Euskadiko Ilustratzaileen Elkarte Profesionalak antolatzen du Irudika, eta laguntzaileak dira Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Gasteizko Udala, Espainiako Kultura eta Kirol Ministerioa, Artium Museoa eta beste hainbat erakunde.