Itxi

kultura

Etxepare

Bi urtez euskal hizkuntza eta kultura nazioartean bultzatzen

17 atzerriko azoketan izan dira, orohar ordezkaritza lana bete dute atzerrian, baina urrats bat haratago doaz kulturaren industriari munduko ateak zabaldu eta ondoren sendotzea izan dute zeregin.

01:38
Aizpea Goenaga Etxepare Institutoaren zuzendaria prentsaurrekoan. Argazkia: EiTB

Etxepare Institutuak bi urte bete ditu eta oso pozik agertu dira egindako lanarekin. Institutua barrutik eta kanpotik finkatu eta ezagutzera ematea izan dute helburu hasiera-hasieratik, kulturaren industriari munduaren ateak zabaltzea, alegia.

Bi urte bete ditu Etxeparek nazioartean euskal hizkuntza eta kultura bultzatzen. Munduko puntako unibertsitateetan euskal ikasketak bultzatu dituzte. 15 herrialdeko 39 unibertsitatetan 1.700 ikasle dabil eta hiru katedra sortu dituzte Atxaga, Mitxelena eta Chillida izenekin.

Gainera, hainbat lankidetza hitzarmen sinatu, 22 argitalpen lagundu, 17 atzerriko azoketan izan dira orohar ordezkaritza lana bete dute atzerrian baina urrats bat haratago doaz kulturaren industriari munduko ateak zabaldu eta ondoren sendotzea izan dute zeregin.

2.700.000 euroko aurrekontuarekin eta hamar langilekin Prim kaleko egoitzatik Europako kulturako dirulaguntzak eskuratzeko lana hartuko du Etxepare Institutoak.