Itxi

kultura

Argazkilaritza

Garry Winogranden argazkiak San Telmo museoan, "Women are Beautiful" erakusketan

N. V. | EITB Media

Argazkilari estatubatuarrak egin eta Lola Garridok bildumatutako 85 irudi paratuko dituzte Donostiako museoan.

  • "Women are beautiful" serieko ale bat. Garry Winogrand.

    "Women are beautiful" serieko ale bat. Garry Winogrand.

San Telmo Museoak "Women are Beautiful" erakusketa aurkeztu du: Garry Winogrand (New York, 1928-1984) argazkilariaren 85 irudi, Lola Garridoren bildumakoak. Azaroaren 12tik urtarrilaren 29ra egongo da ikusgai.

Garry Winograndek bide berriak ireki zituen kaleko argazkilaritzan, museotik azaldu dutenez, "inork ez bezala azaltzen jakin zuen 60ko eta 70eko hamarkadetako eraldaketa sozial femeninoa, emakumearen emantzipazioa eta gizartean zuen rol berria".

1960 eta 1975 artean egindako "Women are Beautiful" seriea monografia gisa argitaratu zen 1975ean.

Lola Garrido bildumagile donostiarrak 1994an eskuratu zuen seriea enkantean, eta hainbat erakusketa zentrotan aurkeztu da azken urteotan.