Itxi

kultura

Dantza

Adriana Bilbaok "Zarra" dantza obra estreinatuko du, aitonaren omenez

N. V. | EITB Media

Telmo Zarra Athleticeko jokalari mitikoaren ilobak, Adriana Bilbao koreografoak, dantza flamenkoko ikuskizuna estreinatuko du Arriaga antzokian ostegunean.

  • "Zarra"

    "Zarra"

Adriana Bilbao koreografo bilbotarrak bere lan berria aurkeztuko du ostegunean, azaroak 17, 19:30ean Arriaga Bilboko antzokian: Zarra.

Telmo Zarraonandia Zarra (1921 – 2006) Athleticeko aurrelari mitikoaren omenezko dantza-obra ondu du Adriana Bilbao koreografoak, Zarraren beraren bilobak, "haren handitasuna azpimarratzeko".

Dantza flamenko tradizionalenean kokatzen du bere estiloa Bilbaok, eta berritzeko gogoak "beste kode batzuk esploratzen eta probatzen joateko aukera ematen diote, mugimendu dotore eta sotil baten bidez, baina baita oldarkor eta bizi baten bidez ere", Arriagatik azaldu dutenez.

Sarrerak salgai daude, 18 euroan.