kultura
Urtarrilak 4-8
Cirque du Soleilek Iruñeko izotzaren gainean zabalduko du "Crystal" ikuskizuna
N. V. | EITB Media
Bere 42. ikuskizunean, konpainiak "nork bere burua aurkitzeari buruzko istorio bizigarria" aurkeztuko du izotz gainean. Bederatzi saio hartuko ditu Nafarroa Arenak, urtarrilaren 4tik 8ra.
Cirque du Soleil Iruñera iritsi da "Crystal" izotz gaineko bere lehenengo ikuskizunarekin. Horretan, konpainak hitzeman du publikoak nork bere burua aurkitzeari buruzko istorio bat, akrobaziak, ikus-entzunezko proiekzioak eta zuzeneko musika aurkituko dituela.
Nafarroa Arenak bederatzi saio hartuko ditu ekainaren 4 (21:00), 5 (13:00), 6 (17:30 eta 21:30), 7 (13:30, 17:30 eta 21:30) eta 8an (16:00 eta 20:00). Sarrerak salgai daude 51 euro (41, 2 eta 12 urte artekoentzat) eta 119 euro arteko prezioan.
"Crystal"eko protagonista neskato gazte bitxi eta geldigaitza da, konpainiak azaldu duenez. Egunerokoan aldenduta dagoela sentituko du, baina sormenetik bideratuko ditu bere berezitasunak eta idazketak lagundu egingo dio berari buruzko narratiba errrotik aldatzen.