Itxi

kultura

Uztailak 19-23

Cirque du Soleil Donostiara iritsi da "Ovo" ikuskizunarekin

N. V. | EITB Media

Iruñean "Crystal" ikuskizuna taularatu eta hilabete batzuetara, Donostia Arenara iritsi da konpainia, intsektuen ekosisteman oinarritutako ikuskizun bat aurkeztera uztailaren 19tik 23ra.

  • "Ovo" by Cirque du Soleil

    "Ovo" by Cirque du Soleil

Armiarma bihurrikari bihurtutako akrobatak, kilker jauzkariak eta jirabiraka hegan ari diren pinpilinpauxak dira, besteak beste, "Ovo" izeneko munduko biztanleak, Cirque du Soleilek intsektuen ekosisteman oinarritutako ikuskizuneko protagonistak, eta Donostian dira dagoeneko.

Quebeqtar jatorriko konpainiak ikuskizun horren sei emanaldi eskainiko ditu Donostia Arenan, Illunben, uztailaren 19tik 23ra.

Guztira, berrogeita hamar artistak eta akrobatak baino gehiagok hartuko dute parte funtzioetan, zazpi musikarik zuzenean jotako musikaren doinura.  

Donostiako sarreren prezioa 38 eta 221 euro artekoa da.