Itxi

kultura

ARTEA

'Guernica' margolanari argazkiak egitea baimendu du Reina Sofia museoak

EITB MEDIA

Neurri horrekin, margolana ikusteko esperientzia hobetu nahi du museoak. Hori bai, margolanari argazkiak ateratzeko ezingo da erabili ez egonkortzailerik, ez tripoderik, ez selfi-makilarik, ezta flashik ere.

  • Mick Jagger abeslaria, iaz, "Guernica" margolanaren parean.

    Mick Jagger abeslaria, iaz, "Guernica" margolanaren parean. Argazkia: Mick Jagger

Reina Sofia Madrilgo museora joaten diren bisitariek bertan ikusgai dagoen "Guernica" Pablo Picassoren margolan ezagunari argazkiak egiteko aukera izango dute hemendik aurrera. Aukera hori debekatuta egon da hainbat urtez, "artelana babesteko". Erabaki hau Manuel Segade museoko zuzendariak hartu du, "margolana ikusteko esperientzia hobetzeko".

1992tik dago Reina Sofia museoko hormetako batean zintzilik "Guernica". 42 urtez New Yorkeko MoMA museoan egon zen, eta 1981ean eraman zuten handik Madrilera. Lehen hamar urteak Buen Retiroko Etxetzarrean egin zituen.

Segaderen iritzian, egungo gailu digitalekin aldatu egin da argazkiak egiteko modua, eta artelanei kalterik eragin gabe egin daiteke hori. "Guernica" margolana dagoen gela osoan egon da argazkiak ateratzeko debekua ezarrita.

Iazko ekainean, sare sozialetan hautsak harrotu zituen Mick Jagger abeslari ezagunak, debekuari muzin eginda, "Guernica" lanaren parean atera eta zabaldu zuen argazkiak.