kultura
Urtarrilaren 31ra arte
8.700 kultura bonu jarriko dituzte gipuzkoarren eskura
N. V. | EITB Media
Gabonei begira, Gipuzkoako Aldundiak euskarazko kultur produktuetarako 2.700 bonu eta beste hizkuntzetako produktuak erosteko 6.000 bonu eskainiko ditu, liburuak eta ikus-entzunezko produktuak merkeago erosteko.
-
Liburuak eta ikus-entzunezko produktuak erosi ahalko dira bonuekin
Aurten ere, Gabonei begira, Gipuzkoako Aldundiko Kultura Departamentuak kultura bonuak eskuragarri jarriko ditu lurralde osoko 64 establezimendutan. Abenduaren 2tik aurrera erabili ahalko dira, bereizgarri bat izango duten establezimendu atxikietan.
Guztira, 8.700 kultura bonu jarriko dituzte salgai: 2.700 euskarazko kultur produktuetarako izango dira, eta 6.000 beste hizkuntzetako kultura produktuak erosteko.
Euskarazko kultura produktuetan, 12 euro artekoa izango da beherapena, 20 eurotik gorako erosketak eginda.
Beste hizkuntza batzuetako kultura produktuen bonuekin, 8 euro artekoa izango beherapena, 20 eurotik gorako erosketa eginda.
Bonuarekin erosi ahal izango dira liburuak (testuliburuak, ikasketa liburuak eta profesionalenak izan ezik) eta ikus-entzunezko produktuak ere (edozein euskarritan).
Bonuak dendan bertan hartu ahalko dira.