kultura
Kontzertua Iruñean
Izarok 'Cerodenero' disko berria aurkeztuko du Baluarten, martxoaren 10ean
Agentziak | EITB Media
'Cerodenero' disko "kontzeptuala, zirraragarria eta bizia" da, eta artista bizkaitarrak "barne-bidaia bat kontatzen du, pop, folk, elektronika eta sustraiko musikaz eta kontrastez betetako mihiseak berreskuratzen dituena".
-
Izaro artista bizkaitarra. Irudia: Baluarte
Izaro abeslaria martxoaren 10ean itzuliko da Baluartera, 19:30ean, eta 'cerodenero' disko berria aurkeztuko du zuzenean.
'Cerodenero' disko "kontzeptuala, zirraragarria eta bizia" da, eta artista bizkaitarrak "barne-bidaia bat kontatzen du, pop, folk, elektronika eta sustraiko musikaz eta kontrastez betetako mihiseak berreskuratzen dituena".
Areto Nagusian emango duen kontzertuan, Izarok "bere proposamen musikalaren alderik argiena erakutsiko du, baina baita bere alderik basatiena ere", Baluartetik nabarmendu dutenez.
Izarok Iruñeko auditorioan emango duen kontzerturako sarrerak 35 euroan daude salgai, eta www.baluarte.com webgunean, Baluarteko leihatiletan, informazio gunean eta La Morea Merkataritza Zentroko NICDOn eros daitezke.
30 urte betetzear dela, Izarori hainbat sari eman dizkiote. Euskarazko disko onenaren MIN Sarietan izendatu zuten 2016an, 'om' lanagatik; Musika Bulegoa saria jaso zuen 2018an, 'eason' lanagatik; eta Bizkaiko Batzar Nagusien saria jaso zuen, emakumearen defentsarekin erakutsitako konpromisoagatik.
Gainera, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren deia jaso du bere abestiak moldatzeko, eta Ben Sharrock eta Lara Izagirre zinemagileek bere musika erabili dute.