kultura
Heriotza
Iñaki Beobide kulturgile eta euskaltzalea zendu da
EITB Media
Herri Gogoa diskoetxea eta Jarrai antzerki taldea sortu zituen, eta 2011 Argizaiola saria eman zioten Durangoko Azokan.
-
Iñaki Beobide, Argizaiola saria jasotzen
Iñaki Beobide kultur gizon zumaiarra zendu da, 89 urte zituela. Herri Gogoa diskoetxea eta Jarrai antzerki taldea sortu zituen, eta Euskal Telebistaren sorreran ere ibili zen. Euskaltzaindiak euskaltzain urgazlea izendatu zuen 1965ean.
2011n, Argizaiola saria eman zioten Durangoko Azokan, "mende erdian zehar denetariko euskal kultura alorretan egindako lan eskergarengatik".