Itxi

kultura

24. edizioa

"Sexberdinak" lanak irabazi du Donostia Antzerki Saria

N. V. | EITB Media

Lan hori izan da, epaimahaiaren arabera, konpainia profesional batek euskaraz taularatu duen antzezlan onena.

  • Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia "Sexberdinak" antzezlaneko protagonistak

    Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia "Sexberdinak" antzezlaneko protagonistak

Sexberdinak antzezlanak lortu du Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak antolaturiko 24. Donostia Antzerki Saria. Lan hori izan da, beraz, 2023an helduentzako antzerki konpainia profesional batek euskaraz Donostian eskainitako antzezlanik onena, epaimahaiaren arabera.

Tanttaka konpainiaren lan honetako aktore protagonistak Aitziber Garmendia eta Telmo Irureta dira, eta konpainiak 12.000 euro eta Aitor Ruiz de Eginoren artelana jasoko ditu sari gisa. Saria emateko ekitaldia martxoaren 27an izango da, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, 19:30ean, Victoria Eugenia Antzokian. Ekitaldiaren hasieran saria eman eta gero, lan irabazlea eskainiko dute doan.

2023an, euskarazko 20 antzezlan estreinatu ziren Donostian, eta 11.308 ikuslek ikusi zituzten, 44 emanalditan.

Epaimahaiaren iritziz, "Sexberdinak" lanean oso modu egokian egiten da aniztasun funtzionalaren planteamendua, eta aktoreen, zuzendariaren eta erabiltzen diren baliabide eszenografikoen bitartez, emaitza bikaina lortu dela azpimarratu dute kide guztiek.