Itxi

kultura

Apirilak 15-17

Sormenaren Munduko Foroa egingo da aste honetan Euskadin

Agentziak | Erredakzioa

Districts of Creativity Network sareak bi urtean behin antolatzen du Sormenaren Munduko Foroa du ekitaldia, eta asteazkenera arte ehunka pertsonak hartuko dute parte hitzaldietan, ikastaroetan, eztabaidetan eta bisita gidatuetan.

0:42

Sormenaren Munduko Foroa-Creativity World Forum (CWF) egingo da aste honetan Euskal Autonomia Erkidegoan, 'Kultura eta sormen ekosistemak: gobernantza ereduak eta berrikuntza' goiburupean.

Districts of Creativity Network sareak bi urtean behin antolatzen du ekitaldia, eta, aurtengo edizioak "sektoreko ereduak eta azken joerak partekatzea eta kultura eragileen artean lan aukera eta harreman berriak sortzea" ditu helburu, antolatzaileek azaldu dutenez.

Foroaren egoitza nagusia Euskalduna Bilbao jauregia izango da, eta Donostiako Tabakaleran eta Gasteizko Artiumera ere iritsiko da. Astelehen honetatik asteazkenera, apirilaren 15etik 17ra, ehunka pertsonak hartuko dute parte hitzaldietan, lantalde tematikoetan, jardunbide egokien kasuen aurkezpenetan, eztabaidetan edo kulturari eta sormenari lotutako leku eta espazioetarako bisita gidatuetan.

Sormenaren Munduko Foroak lau arlo tematiko izango ditu ardatz: Gobernantza eta kultura eta sormen industriak, Berrikuntza kultura eta sormen industriekin eta industria horien barruan, Kultura eta sormen industrietako enpresak eta merkatuak, eta Hezkuntza eta ikerketa kultura eta sormen industrietan.