Itxi

kultura

Azoka

Ekainaren 1ean izango da Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren bosgarren edizioa

N. V. | EITB Media

41 argitaletxe eta diskoetxek beren uzta erakutsiko dute Lapurdiko herriko topaldian. Aurten, Daniel Landart omenduko dute.

  • Ziburuko 5. Euskal Liburu eta Disko Azokaren kartela

    Ziburuko 5. Euskal Liburu eta Disko Azokaren kartela

Ekainaren 1ean egingo dute aurten, bosgarren aldiz, Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka, Baltsan Ziburuko elkartearen eta Argia hedabidearen eskutik eta "Euskara ala ezkara" lelopean. Antolatzaileek "arnasgune" bat eskaini nahi diete herritarrei, "euskaraz aritzeko aisetasuna, gogoa eta parada ematen duena".

Guztira, lau gune aurkituko dituzte bisitariek egun horretan kostaldeko herrian: Iturri Zaharra (haurrentzako ikusgarria), Karpa Nagusia (azoka), Karpa Txikia (liburu aurkezpenak eta bestelako ekitaldiak) eta Oholtza Estalia (kontzertuak).

Oholtza Estalian, formatu txikiko kontzertuak emango dituzte Pelax, Hegazkin, Bloñ eta Lumi taldeek, eta Karpa Txikian sei liburu aurkeztuko dituzte.

41 argitaletxe eta diskoetxek eramango duten beren uztaren lagin bat Ziburura, iaz baino bost gehiagok, eta aurten, gainera, Daniel Landart idazlea omenduko dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Kultura