Zinema
'Pura vida'
Iñaki Ochoa de Olzari buruzko dokumentala, 2012ko ikusiena
Erredakzioa
2008an Annapurna mendian hil zen mendizale nafarrari buruzko pelikulak 20.000 ikusle baino gehiago izan ditu, zinema aretoetan.
-
'Pura vida' dokumentalaren irudia. Argazkia: EITB
Iñaki Ochoa de Olza mendizale nafarra 2008an hil zen, Annapurna mendian, hainbat herrialdetako hamabi lagun bizirik erreskatatzen saiatu ziren arren. Esperientzia hori kontatzen du Pura vida dokumentalak, eta 2012ko ikusiena izan da.
"Abentura eta nazioak baino, baloreak aztertzen ditu istorio honek", azaldu dute Arena Comunicación eta Txalap.art ekoizleek.
Irailaren 28an estreinatu zutenetik, Migueltxo Molinaren eta Pablo Irabururen Pura vida lanak 20.000 ikusle baino gehiago izan ditu, zinema aretoetan, eta laugarren postua lortu du Filmin plataforman ikusitako pelikulen zerrendan.
Hurrengo erronka Goya sarietan izango dute, Dokumental Onenaren Saria jasotzeko hautagai izendatu baitute. Donostiako Zinemaldian Zerbitzu saria jaso zuen.
Dokumentalarekin jasotako dirua SOS Himalaya elkartera bideratuko dute.