Zinema
13. edizioa
'Te prometo anarquia' eta haren zuzendaria nagusi, Zinegoak jaialdian
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Halaber, epaimahaiak 'Irrawady Mon Amour' dokumentala eta Tuva Jagell eta Claudia Cantero aktoreak saritu ditu.
-
Film Onenaren saria irabazi duen 'Te prometo anarquia' filmeko irudia. Argazkia: Zinegoak
Te prometo anarquia filmak irabazi du Zinegoak Bilboko gay-lesbo-trans zinema jaialdiko film onenaren saria, eta epaimahaiak haren zuzendaria, Julio Hernandez Cordon, ere saritu du.
Halaber, epaimahaiak Irrawady Mon Amour dokumentala eta Tuva Jagell eta Claudia Cantero aktoreak saritu ditu.
Karim Aïnouz brasildarrak, Sicilia Queer festibaleko zuzendari artistiko Tatiana Lo Iacono italiarrak eta Zinemaldiko hautaketa batzordeko kide Maialen Belokik osatu dute aurtengo Nazioarteko Epaimahaia.
Sari banaketa ekitaldia gaur, igandea, arratsaldeko zazpietan izango da Bilboko BBK aretoan.
Irabazleen zerrenda osoa
Film Onenaren Saria: Julio Hernandez Cordon zuzendariaren Te prometo anarquia.
Zuzendari Onenaren Saria: Julio Hernandez Cordon (Te prometo anarquia).
Dokumental Onenaren Saria: Irrawady Mon Amour.
Gidoi Onenaren Saria: Vergina Giurata (Laura Bispuri eta Francesca Maniera).
Aktore Onenaren Saria: Tuva Jagell, (Pojkarna, Girl Lost)
Epaimahaiaren Aipamen Berezia: Alba Rohrwacher, (Vergine Giurata).
Antzeztaldeko Aktore Onenaren Saria: Claudia Cantero (La Visita).
Film Esperimental Onenaren Saria: Je suis Anne Marie Schwarzenbach.
Film Labur Onenaren Saria: Ama.
Lesbianismo eta Generoaren Saria: Sangailes Vasara (Alanté Kaväité)
Aniztasun eta Giza Eskubideen Saria: Club Amazonas (Roberto Fiesco).
Gazteen Saria: Pink Boy, (Eric Rockey).
Aipamen Berezia: Vainilla, (Juan Beiro).
Film Labur Onenari Publikoaren Sariaren irabazlea arratsaldeko zazpietatik aurrera Bilboko BBK Aretoan egingo de sari banaketa ekitaldian jakinaraziko da.
ko da.