Itxi

Zinema

Asteko estreinaldia

'Alicia en el pais de las maravillas', zinema aretoetan erregina

Erredakzioa

Estreinaldiak Estatu Batuetan izan zuen arrakastaren ondoren, gurean dugu Tim Burtonen azken lana. Ikusmin handia piztu du filmak.

Alizia herrialde miresgarrira itzuli da, eta oraingoan 3D formatuan. Tim Burton zinemagileak Lewis Carrollen klasikoaren moldaketa berezia egin du, istorioa bera berrasmatuz. Besteak beste, Mia Wasikowskal, Johnny Depp, Anne Hathaway eta Helena Bonham Carter aktoreen eskutik datorkigu moldaketa berria.

Zinemagile polifasetiko honen proposamenean, Aliziak 19 urte ditu. Txikitan bisitatutako lurralde miresgarrira egingo du bidaia berriz ere, orduko lagunekin elkartzeko.
Untxi zuria (Michael Sheen), Erregin zuria (Anne Hathaway), Bihotzetako erregina (Crispin Glover), Kapelugilea (Johnny Depp) eta Cheshire Katua (Stephen Fry) bezalako pertsonaiekin egingo du topo bertan. Helburua? Beldurra zabaldu duen Erregin Gorriaren (Helena Bonham Carter) erregetzarekin bukatzea. Burtonek Aliziaren abentura berriz&' || 'nbsp; asmatu egin du, protagonista helduago batekin. Ingalaterran bizi da Alizia, eta bizitza perfektua du orduko viktoriar gizartean. Baina, egun batean arratoi zuri batekin egingo du topo, eta ordura arte ahaztua zeukan fantasiazko herrialdera egingo du bidaia berriz ere.

Ikusmin handia piztu du Alicia en el pais de las maravillas filmak, eta aste honetan gure zinema aretoetako protagonista nagusia da dudarik gabe. Baina, ez da asteburu honetako estreinaldi bakarra. Gure zinema aretoetan ikusgai izango ditugu ere Desde Paris con amor ( John Travolta eta Jonathan Rhys Meyes aktore ezagunen azken lana); eta hainbat zinema jaialditan saritutako filmak: Sundancen saritu zuten La nana film txiletarra, eta Nadie sabe nada de gatos persas, Cannesen sari berezia eskuratu zuena.

Desde París con amor
Luc Bessonen gidoiarekin, Pierre Morel zinemagileak zuzendu du Desde Paris con amor. John Travolta eta Jonathan Rhys Meyers aktore ezagunak dira thriller honetan protagonistak. Estatu Batuetako gobernuko agentea da Travolta, eta lankide berria jarri diote: Wax. Bien arteko aldea agerikoa da: bere helburua lortzeko Travoltak ez-ohiko jarraibideak erabiltzen ditu; eta Rhys Meyersen pertsonaiak, aldiz, gehiago hartzen ditu kontuan moldeak.

La nana
Raquel (Catalina Saavedra) da istorio honetan protagonista. Emakume garratz eta barnerakoia da, eta inude gisa egiten du lan maila altuko familia handi batean. Raqueli laguntzeko beste emakume bat hartuko dute etxean, eta protagonistak lana arriskuan ikusiko du. Heldu berriari ez dizkio gauzak erraz jarriko, eta alde egin dezan lortuko du ere. Baina, Raquelek jarrera aldatu beharko du Lucyren etorrerarekin.

Nadie sabe nada de gatos persas
Jatorri irandarra duen Bahman Ghobadi (Las tortugas tambien vuelan) zinemagile kurduak bidaia berezia proposatuko digu: egungo Teheran hiriaren azpietan barrena, kartzelatik irten berri diren musikari gazteen eskutik.

&' || 'nbsp;

&' || 'nbsp;