Itxi

Zinema

Kalean

Zinema jatorrizko bertsioan, Baluarteko terrazan

Agentziak | Erredakzioa

Roftop Cinema zikloak hiru pelikula eskainiko ditu uztailaren 19, 21 eta 26an iruindar espazioko terrazan. Saio bakoitzeko sarreraren prezioa 6 eurokoa da.

Nafarroako Filmotekak Rooftop Cinema zikloari ekin dio hirugarren urtez jarraian: Baluarteko terrazan filmak proiektatuko dituzte, 22:15etik aurrera, jatorrizko bertsioan, eta taberna zerbitzua egongo da.

Oraingoan, duela 100 urte jaiotako hiru aktore protagonista dituzten beste horrenbeste film aukeratu dituzte Filmotekako kideek, haien ibilbidea omentzeko, Nafarroako Gobernuak ohar batean jakinarazi duenez.

Olivia Havilland da aktore horietako bat, eta The Adventures of Robin Hood (M. Curtiz, W. Keighley, 1938) bera protagonista duen filma emango dute astearte honetan, hilaren 19an; The Big Heat (Fritz Lang, 1953) Glenn Ford aktoreak eginiko filma ostegunean emango dute, hilaren 21ean; eta Gregory Pecken omenez, azkenekoz, Urretxindor bat hiltzea (Robert Mulligan, 1962) emango dute, uztailaren 26an.

Saio bakoitzeko sarreraren prezioa 6 eurokoa da, eta hiru saioetarako bonua ere erosi ahal da, 15 euroan. Gainera, antolatzaileek esan dutenez, eguraldi txarra izatekotan, eraikinaren barruan proiektatuko dituzte pelikulok.