Itxi

Zinema

Filmatzea

Alex de la Iglesia 'Perfectos desconocidos' filmatzen hasi da

Agentziak | Erredakzioa

Bilbotar zinemagileak “El bar” dauka oraindik estreinatzeko, baina, bestea beste Eduard Fernandez Zilarrezko Maskorraren irabazlea ondoan duela, beste proiektu bati ekin dio.

Ernesto Alterio, Juana Acosta, Eduard Fernandez, Dafne Fernandez, Eduardo Noriega, Belen Rueda eta Pepon Nieto aktoreak “Perfector desconocidos” Alex de la Iglesiaren film berrian lanean hasi dira dagoeneko.

“Perfectos desconocidos” zazpi astean filmatuko dute, Madrilen eta inguruko hainbat herritan, eta gau batean afaltzeko gelditu diren hainbat bikoteren istorioa kontatuko du.

Egun batean, asperdurari aurre egiteko asmoz, jolas bat otuko zaie: “Zergatik ez egin zerbait ezberdina? Zer gertatuko litzateke gure telefonoak mahai gainean, guztiok hartzeko moduan, utziko bagenitu? Deiak, SMSak, Whatsappeko mezuak, Instagram eta Facebookeko oharrak… Gure bizitza osoa besteon eskura”, azaltzen du ekoiztetxeak bidalitako oharrak.