Publizitatea
Itxi

2016/11/15

15:16

Zinema

Gipuzkoako Aldundia

Moriarti ekoiztetxeak jasoko du Gipuzkoako Aldundiaren Abadia saria

Agentziak | Erredakzioa

“Loreak”, “80 egunean” eta beste hainbat filmen atzean dagoen etxeak “euskal zinema nazioartean ezagutarazteko egin duen lana” azpimarratu nahi du Gipuzkoako Aldundiak.

  • Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño Moriartiko kideak

    Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño Moriartiko kideak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Abadia sariaren epaimahaiak 2016ko saria Moriarti Produkzioak zinema ekoiztetxeari ematea proposatu dio aho batez Gipuzkoako Foru Aldundiari, ikus-entzunezkoen esparruan euskaraz egiten ari den ibilbidea eta, bereziki, euskarazko zinemari nazioartean bide bat ireki izana aitortzeko. Foru erakundeak ontzat eman du epaimahaiaren proposamena, eta, horrenbestez, Moriarti Produkzioak da 2016ko Abadia sariaren irabazlea.

Saria emateko ekitaldia abenduaren 1ean egingo dute, 19:00etan, Foru Aldundiaren jauregian.

Mikel Irizar Gipuzkoako Aldundiaren Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusiak adierazi duenez, "oso pozik" hartu dute proposamena, eta bere horretan eman dute ontzat: "Moriarti etxeko taldea behin eta berriro ari da erakusten euskaraz eta baliabide mugatuekin ikus-entzunezko produktu duinak eta lehiakorrak egin daitezkeela. Adibide bikaina da".

Jon Garañok, Xabier Berzosak, Aitor Arregik, Jose Mari Goenagak, Asier Achak eta Jorge Gil Munarrizek osatzen dute Moriarti Produkzioak ekoiztetxearen lantaldea, eta beraiek ekoitzitakoak dira "80 egunean", "Loreak" edota bidean den "Aundiya".

Urtero bezala, artista gazte bat izango da sariaren egilea; oraingoan, Izaskun Alvarez artista oiartzuarra aukeratu dute.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena