Publizitatea
Itxi

2016/12/09

10:12

Zinema

'Espartako'

Kirk Douglasek 100 urte bete ditu

Agentziak | Erredakzioa

Zinema izarrak mendeurrena ospatuko du Michael semeak eta Catherine Zeta-Jones errainak antolatutako festan, 200 lagun eta familiarrekin batera.

1:28
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kirk Douglasek, Stanley Kubricken esanetan Espartako bilakatu zen zinemaren mitoak, 100 urte bete ditu. Gladiatoreak 200 lagun eta seniderekin ospatuko du mendeurrena, Michael semeak eta Chatherine Zeta-Jones errainak antolatutako festa batean.

97 urteko Anne emaztea ere alboan izango du aktoreak. 1954tik daude ezkonduta. "Gure ezkontza zoragarriak eta gaueroko elkarrizketa preziatuek lagundu naute bizirik irauteko", esan du Douglasek.

"Nire lan bakarra ondo eta lasai sentitzea izango da, han agertzeko eta xarmagarria izateko. Eta, noski, hitzalditxo 'inprobisatua' emango dut; nire terapeutarekin praktikatu dut jendeak uler nazan", azaldu zuen Douglasek orain dela gutxi idatzitako artikulu batean.

1991n, Douglasek helikoptero istripua izan zuen, eta bi pertsona hil ziren. Bost urte geroago, istripu zerebrobaskular bat izan zuen, eta hitz egiteko gaitasuna nabarmen urritu zitzaion. Orain, 100 urte bete dituenean, hamaikagarren liburua prestatzen ari da. Ohorezko Oscar bat, hiru izendapen aktore bezala, bi Urrezko Globo eta Eric semearen heriotza (gaindosi baten ondorioz) izan ditu bidean.

Ongintzako erakundeei laguntzen ohituta dago, eta hiltzean, bere ondasun guztiak (80 bat milioi dolar) emango ditu, "joan baino lehen mundu honetan ongi gehiago egiteko".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;