Itxi

Zinema

Espainiar prentsaren sariak

Fernando Velazquezek musika onenaren Feroz saria irabazi du

Agentziak | Erredakzioa

“Un monstruo viene a verme” J.A. Bayonaren filmean egindako lanagatik eman dio Espainiako Estatuko prentsa zinematografikoak saria getxoztarrari. “Tarde para la ira” filmak eraman ditu sari gehien.

  • "Tarde para la ira"k beste inor baino sari gehiago jaso ditu. Argazkia: Efe.

    "Tarde para la ira"k beste inor baino sari gehiago jaso ditu. Argazkia: Efe.

"Tarde para la ira" thrillerra jaun eta jabe izan da bart, Feroz Espainiako Estatuko prentsa zinematografikoak ematen dituen sarien laugarren edizioan. Raul Arevaloren lehen filmak drama, zuzendari eta gidoi onenen sariak bereganatu ditu.

Gainera, Manolo Soto eta Ruth Diaz film horretan agertzen diren aktoreek bigarren mailako aktore onenen sariak irabazi dituzte, gizonezkoen eta emakumezkoen sailetan, Venezian, Toronton eta nazioarteko beste hainbat jaialditan ahogozo ona utzi duen pelikulagatik, zeinak mendekuaren erradiografia bizi eta zikina egiten baitu.

Fernando Velazquezek jatorrizko musika onenaren saria bereganatu du, zinema lantzen duten espainiar kazetarien iritziz, ez baita egon J.A. Bayonaren filmerako getxoztarrak eginikoa baino lan hoberik.

Komedia onenaren saria “Kiki el amor se hace” Paco Leonen filmerako izan da, eta aktore nagusi onenak, bestalde, Roberto Alamo (“Que Dios nos perdone”) eta Barbara Lennie (“Maria y los demás”), ezustekoa eman duena Emma Suarezi gailenduta.