Itxi

2017/01/29

23:37

Zinema

Gaudi sariak

Karra Elejalderentzat bigarren gizonezko aktore onenaren Gaudi saria

Agentziak | Erredakzioa

'100 metros' pelikulan egindako lanarengatik eskuratu du saria.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Karra Elejalde aktore gasteiztarrak bigarren gizonezko aktorerik onenaren Gaudi saria eskuratu du, Marcel Barrenak zuzentzen duen '100 metros' pelikulan egindako lanarengatik.

Elejaldek film berean agertzen diren Bruno Bergonzini eta David Verdaguer eta "La propera pell" pelikulan aritu den Sergi Lopez izan ditu lehiakide kategoria horretan.

Otsailaren 4an banatuko dituzte aurten Goya sariak, eta horietarako ere izendatu dute, arlo berean. Elejaldek bi Goya ditu jada.

"Pozarren nago sariarekin, eta gainera pisu handia du. Atsegin dut sariak astunak izatea", esan du Elejaldek. Marcel Barrena pelikulako zuzendariari opatu dio saria.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;