Zinema
Surfa
2017an, ez dute egingo surf filmen Donostiako jaialdia
Agentziak | Erredakzioa
Sufrilmestibalen arduradunek iragarri dute “arnasa hartu” behar dutela eta “2017an surfaren mundua zer den aztertu”.
-
14 edizio egin dituzte etengabean. Argazkia: Marc Gasso.
Sufrilmfestibal surfaren inguruko filmen Donostiako jaialdiak iragarri du zinemaldia ez dela egingo 2017an, baina Savage Cinema Zinemaldiko atalarekin lankidetzan jarraituko duela erantsi du.
Sufrilmestibalek ohar batean azaldu duenez, 14 urte pasatuta, jaialdiaren arduradunek “arnasa hartu” behar dute, “2017. honetan surfaren mundua nolakoa den aztertu” eta jaialdiak kultura hau jorratzeko eta ikuspegi kritikoa emateko zer egin behar duen pentsatu.
Ekimenaren arduradunek Savage Cinema Zinemaldiak muturreko kirolei eskaintzen dien atalean lanean jarraituko dute.
“Bidaia izugarria izan da. Pribilegioa izan da mundu osoan hainbat jaialdi sortzea eragin duen horrelako zerbaitetan parte hartzea”.