Publizitatea
Itxi

2017/02/20

13:24

Zinema

Bartzelonan

'Igelak', fikziozko lan onena zinemaldia.cat jaialdian

Agentziak | Erredakzioa

Bartzelonako Euskal Etxeko zinemaldiak “Paris. Paperezko ahotsak” eta “Gutik zura” filmak ere saritu ditu.

  • Miren Gaztañaga eta Gorka Otxoa dira "Igelak" filmaren protagonistak

    Miren Gaztañaga eta Gorka Otxoa dira "Igelak" filmaren protagonistak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Zinemaldia.cat Bartzelonako Euskal Etxeak antolaturiko jaialdiak hiru euskal film saritu ditu. Hain zuzen, Patxo Telleriaren "Igelak" filmak Fikzio Lanik Onenaren Urrezko Txapela jaso du; dokumental sailean Estibaliz Urresolaren "Paris. Paperezko ahotsak" izan da garailea; eta Jon Maiaren "Gutik zura" lanak jaso du Euskarazko Lanik Onenaren Azkue Fundazioa Urrezko Txapela.

Azkue Fundazioak jakinarazi duenez, zinemaldia.cat Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiaren 12. edizioan, Toni Vall (kazetaria), Anna Solanas (I+G Stop Motion), Biel Duran (aktorea), Betsy Turnez (aktorea) eta Dani de la Orden (zuzendaria) izan dira epaimahaikide.

Jaialdiaren helburuetako bat "topikoak haustea da, eta, besteak beste, Euskal Herrian egindako zinema ez dela soilik euskaldunei buruzkoa eta euskaldunei zuzendua erakutsi nahi dute antolatzaileek", eta film hauek erakutsi dituzte: "Rockanrollers" (Juanma Bajo Ulloa), "Iragan gunea Berlin" (Maider Oleaga), "Gutik zura" (Jon Maia eta Mari Jose Barriola), "Voces de papel" (Estibaliz Urresola), "Pedaló" (Juan Palacios), "Irrintziaren oihartzunak" (Iratxe Fresneda), "Acantilado" (Helena Taberna), "Igelak" (Patxo Telleria), "El ataúd de cristal" (Haritz Zubillaga), "Gernika" (Koldo Serra), "Kalegiak" eta Kimuak programaren film laburrak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;