Zinema
Zinemaren Jaia
Zinemako sarrera 2,90 euroan EAEn eta Nafarroan, asteazkenera arte
Agentziak | Erredakzioa
Zinemaren hamabigarren jaia maiatzaren 8, 9 eta 10ean egingo dute Espainiako Estatuan. Data horietan, besteak beste, “Plan de fuga” egongo da ikusgai.
-
"Plan de fuga" Iñaki Dorronsororen filma ikusi ahalko da egun horietan, bestak beste.
Zinemaren Jaiaren hamabigarren edizioa maiatzaren 8, 9 eta 10ean egingo dute Espainiako Estatuan, eta egun horietan, beraz, 2,90 euroan erosi ahalko dira zinemara joateko sarrerak, antolatzaileek ohartarazi dutenez.
Aurrekoetan bezala, eskaintza baliatu nahi duten herritarrek ekimenaren webgunean sartu beharko dute izena emateko, ostegun honetatik aurrera, eta sarrerak prezio horretan erosi ahal izatea ahalbidetuko dien akreditazioa jasoko dute horrela. 14 urtetik beherakoek eta 60tik gorakoek ez dute izena eman beharrik izango.
Sarrerak erosteko hiru bide daude: leihatilak, zinema aretoen atarietan egoten diren kutxazainak eta Interneteko ohiko plataformak.
Besteak beste, film hauek ikusi ahalko dira egun horietan EAEko eta Nafarroako zinema aretoetan: “Plan de fuga” (Iñaki Dorronsoro zinemagilearen filma), “La bella y la bestia”, “Nieve negra”, “Wilson”, “Últimos días en La Habana”, “Los Pitufos”, “Life”…
tufos”, “Life”…