Itxi

Zinema

Heriotza

Roger Moore britainiar aktorea hil da

Agentziak | Erredakzioa

Roger Moore britainiar aktorea, James Bond pantaila handian gorpuztu duen sei aktoreetako bat, gaur zendu da Suitzan, haren familiak iragarri duenez.

Roger Moore britainiarra, pantailan James Bond gisa eta “The saint” telesailean ezagutu genuen aktorea, hil da gaur Suitzan, minbiziaren ondorioz, haren familiak ohar batean iragarri duenez.

Moorek hainbat urte zaramatzan herrialde horretan bizitzen, eta minbiziaren aurkako borroka labur baten ondoren hil da.

“Atsekabe handiz, gure aita, sir Roger Moore, gaur hil dela jakinarazi behar dizuegu. Lur-jota gaude”, dio Deborah, Geoffrey eta Christian seme-alabek Twitterren eskegi duten mezuak.

Moorek zazpi filmetan egin zuen 007 agentearena, eta Monakon, bizitoki izan zuen beste herrialde batean, lurperatuko dute, ekitaldi pribatu batean.