Itxi

Zinema

Heriotza

Jeanne Moreau aktore frantziarra hil da, 89 urte zituela

Agentziak | Erredakzioa

Moreau ‘munduko emakumezko aktorerik onena’ zen, Orson Wellesen ustez, eta Frantziako historian Arte Ederretako lehen emakume akademikoa da.

  • Jean Moreau. EFE

Jeanne Moreau aktorea eta zuzendaria, Frantziako zinemaren dama nagusia, hil da, astelehen honetan, 89 urte zituela, Frantziako komunikabideek jakitera eman dutenez.

Aktorea Frantziako zinematografiaren zuzendari nagusienen agindupean egon zen, besteak beste, François Truffaut, Louis Malle eta Andre Techine izan zituen zuzentzen. Gaur goizean aurkitu du hilik garbitzaileak, Parisko haren eraikinean, Closer aldizkariak azaldu duenez.

Moreau ‘munduko emakumezko aktorerik onena’ zen, Orson Wellesen ustez, eta Frantziako historian Arte Ederretako lehen emakume akademikoa da. "Nouvelle Vague"ko banderaduna izan zen, eta zuzendari askoren musa, besteak beste, Luis Buñuelena, "Le journal d'une femme de chambre" (Zerbitzari baten egunerokoa) filmean egin zutelako lan elkarrekin.

“Tristura hau amaitezina da, baina bera gogoratzeko poztasuna ez da inoiz amaituko”, esan du Twitterren gaur Unifrancek, atzerrian Frantziako zinema bultzatzeko erakundeak.

"Jules et Jim" (1962) eta Truffauten "La mariée était en noir" ("Emaztegaiak beltzez jazten zuen") filmen protagonistak (1967) ibilbide zabala du, lan nabarmenak honako hauek ere izanda: Antonioniren "La notte" ("Gaua") eta Peter Brooken "Moderato Cantabile" (1960). Azken horregatik emakumezkoen interpretaziorik onenaren saria eman zioten, Cannesen.

1928ko urtarrilaren 23an hil zen, eta 1947an antzerkian egin zuen debuta, La terrasse de midi" antzezlanarekin. Avignongo Festibalean aurkeztu zuten.

Nazioarteko aktoreak abeslari modura ere izan zuen arrakasta, emakuzmeko aktorerik onenaren Cesar saria eman zioten 1992an, Laurent Heynemannen "La vieille qui marchait dans la mer" ("Itsasotik ibiltzen zen emakume zaharra")lanagatik. Cannesko epaimahaian ere izan zen, 1975 eta 1995 urteen artean.