Itxi

Zinema

Martxoak 5-10

14 herrialdetako 21 film lehiatuko dira Punto de Vista jaialdian

Agentziak | Erredakzioa

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren 12. edizioa martxoaren 5etik 10era egingo dute.

  • "Young and beautiful" film nafarra ikusi ahalko da, besteak beste

    "Young and beautiful" film nafarra ikusi ahalko da, besteak beste

Hamalau herrialdetako hogeita bat pelikula lehiatuko dira Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren 12. edizioko sail ofizialean, Iruñean, martxoaren 5etik 10era.

Aurten ikusi ahalko diren filmen artean, nafar zuzendariak dituzten bi lan egongo dira: “Young and Beautiful” Marina Lameirorena eta “Yours truly” Maddi Barber zuzendarikide duena.

Horrez gain, AEBko, Brasilgo, Indiako, Erresuma Batuko, Kanadako, Txileko, Frantziako, Italiako, Alemaniako, Libanok, Qatarko, Letoniako eta Portugalgo dokumentalak ere jarriko dituzte ikusgai.

Hautaketa batzordean egon dira Garbiñe Ortega jaialdiaren zuzendari artistikoa, Nuria Cubas programatzailea, Matias Piñeiro zinemagilea, Maria Palacios Cruz idazle eta akademikoa eta Aitor Gametxo zinemagilea.

Epaimahaian, bestalde, Rebecca Baron zuzendaria, Fran Gayo programatzailea, Paolo Moretti eta Nicolas Pareda zuzendariak egongo dira.