Itxi

Zinema

Zine fantastikoa

Joe Dante zuzendariak Bilboko FANTen ohorezko saria jasoko du

Agentziak | Erredakzioa

Zinegile estatubatuarrak zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian jasoko du ohorezko saria, maiatzaren 4an.

  • Joe Dante.

    Joe Dante. Argazkia: FANT.

Bilboko Udalak antolatzen duen eta maiatzaren 4tik 11ra bere 24. edizioa ospatuko duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak (FANT) Joe Dante zuzendariari emango dio FANTastikoaren Izarra saria, fantasiazko generoaren barruko ibilbide osoa aintzatesten duen ohorezko saria.

1983an arrakastaz betetako lankidetzari eman zion hasiera Steven Spielbergekin, bera zuzendari eta Spielberg ekoizle, The Twiligh Zone serie mitikoaren zine moldaketaren segmentuetako bat zuzenduz.

Lankidetza horrek beste lan askorekin izan zuen jarraipena: Gremlins (1984) arrakastatsua, haren ondorengo Gremlins 2 (1990) edo Txip miragarria (1987). Egin dituen beste lan ezagun batzuk Exploradores (1985), No matarás al vecino (1989), Matinee (1993), Pequeños guerreros (1998) edo orain arte egin duen azkenengo film luzea, Burying the Ex (2014), izan dira.

Zinegile estatubatuarrak zinemaldiaren inaugurazio ekitaldian jasoko du ohorezko saria, maiatzaren 4an, 20:00etatik aurrera, Campos Antzokian.