Zinema
Heriotza
Josemi Ibarretxe bilbotar idazle, pintore eta zinemagilea zendu da
eitb.eus
Anaiekin batera, hainbat telesail eta film luze sortu zituen pintore, idazle, gidoigile eta zuzendariak.
Josemi Ibarretxe bilbotar pintore, idazle, gidoigile eta zuzendaria, Ibarretxetar anaien talde emankorreko kidea, hil da, 60 urte zituela.
Javier anaiarekin batera, hainbat telesail eta film labur sortu zituen Josemik, eta hainbat lanen gidoia idatzi zuen, hala nola “Solo se muere dos veces”, “Sabotage!!” eta “Un mundo casi perfecto”.
Bilbotar idazlea “Vaya semanita” ETBren umorezko saioaren gidoigile ere izan zen, programaren lehen etapan.
Agur eta laster arte, Josemi Ibarretxe! 'Las Memorias de Karbo Vantas', 'Sabotaje', 'Un mundo casi perfecto' eta beste film askoren egileari. Ibarretxe anai zinegileen artean gidoilaria zena. Aparteko umorea zuen, absurdoa, bakarra, errepikaezina.
— Joseba Gorordo (@josebagorordo) 2018(e)ko apirilak 3