Itxi

Zinema

Hartman sarjentua

R. Lee Ermey aktorea, 'Metalezko jaka' filmeko sarjentua, hil da

Agentziak | Erredakzioa

Estatubatuar aktorea Armadan jardun zen bizitza errealean ere, eta beste hainbat filmetan lan egin zuen, hala nola 'Apocalypse Now', 'Sarraskia Texasen' eta 'Leaving Las Vegas' ezagunetan.

R. Lee Ermey, “Metalezko jaka” Stanley Kubricken filmean Hartman sarjentu gogor eta beldurgarriarena egiteagatik ezaguna, igandean hil da, birikeriak jota, 74 urte zituela.

Bill Rogin haren ordezkariak Twitterren esan duenez, Vietnamgo gerran AEBko Itsas Armadan aritu zen texastar aktorearen osasun egoerak okerrera egin du azkenaldian, eta zendu egin da azkenean.

Bigarren mailako gizonezko aktore onenaren sarirako izendatuta egon zen, “Metalezko jaka” filmean egindako lanagatik, baina 40 urteko aktore jardunean beste hainbat filmetan agertu zen, hala nola 'Apocalypse Now', 'Sarraskia Texasen', 'Leaving Las Vegas' eta 'Heriotza zigorra' lanetan.