Itxi

Zinema

Maiatzak 9-19

Arantxa Echevarria bilbotarra, Canneseko Hamabostaldian bere lehen filmarekin

eitb.eus

Zinemagileak bere lehen film luzea aurkeztuko du Frantziako jaialdiko Zinemagileen Hamabostaldian, zailtasunen aurrean beren harremanaren alde borrokatzen diren bi nerabe ijitoren istorio bat.

Zinemagileen Hamabostaldiak, maiatzaren 9tik 19ra 50. edizioa ospatuko duen Canneseko zinemaldiaren sail paraleloak, Arantxa Echevarria (Bilbo, 1968) zinemagilearen azken proiektua aukeratu du aurten bere programazioa osatzeko.

Echevarriak bere lehen film luzea erakutsiko du bertan, “Carmen y Lola”, bereizkeria sozialaren aurka beren harremana aurrera ateratzeko borrokatzen diren bi emakumezko nerabe ijitoren arteko maitasunari buruzko pelikula.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura