Publizitatea
Itxi

2018/04/30

10:26

Zinema

Iberoamerikar zinema

'Handia' eta Alberto Iglesias saritu dituzte Platino sarietan

Agentziak | Erredakzioa

Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filmak zinema eta balioetan oinarritutako hezkuntzaren saria bereganatu du, eta donostiar musikariak musika onenarena, ‘La cordillera’gatik.

  • Joseba Usabiaga aktoreak jaso du 'Handia' filmaren saria. Argazkia: Efe.

    Joseba Usabiaga aktoreak jaso du 'Handia' filmaren saria. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

‘Handia’ eta Alberto Iglesias donostiar konpositorea saritu dituzte bart Platino iberoamerikar zinemaren sarietan, Riviera Mayan egindako galan, zeinetan “Una mujer fantástica” Sebastian Lelioren filma nabarmendu baita, beste pelikula guztien artean, bost sari lortuta: film onena, zuzendari onena, emakumezko aktore onena (Daniela Vega), gidoi onena eta editatze onena.

‘Handia’ko lantaldearen izenean, Joseba Usabiaga aktoreak harrituta eta pozik hitz egin du saria eskertzeko: “Handia filma egiteko arrazoietako bat izan zen balioak igortzea, pertsona ezberdinak gizatiartzea, eta lortu dugulakoan nago”, esan du.

Alberto Iglesias donostiar musikariak musika onenaren saria irabazi du, “La cordillera” Santiago Mitre zuzendariaren argentinar filmean egindako lanagatik.

Platino sariaren bultzatzaileak Egeda Ikus-entzunezkoen Ekoizleen Eskubideak Kudeatzeko Erakundea eta Fipca Zinema eta Ikus-entzunezkoen Iberoamerikar Federazioa dira.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Zinema
  • Kultura
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;