Itxi

Zinema

Nazioarteko jaialdia

Zinebik 124 herrialdetako 3.770 film labur jaso ditu, iaz baino 600 gehiago

agentziak | erredakzioa

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 60. edizioa azaroaren 9tik 16ra egingo dute.

  • Zinebiren logoa. Argazkia: Zinebi

    Zinebiren logoa. Argazkia: Zinebi

Zinebik, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, 124 herrialdetako 3.770 pelikula jaso ditu, iaz baino 600 gehiago, eta horien artetik batzuk aukeratuko dituzte sekzio ofizialean lehiatzeko. Azaroaren 9tik 16ra egingo dute jaialdiaren 60. edizioa.

Lanak aurkezteko epea itxita, Espainiako Estatutik iritsi dira lan gehien (747, eta horietako 91, euskal zinemagileenak), eta atzetik geratu dira Frantziako Estatua (331), Alemania (260), AEB (192), Britainia Handia (140) eta Italia (92).

Latinoamerikatik, berriz, Brasildik iritsi da lan gehien (168), eta ondoren Argentinatik (125), Mexikotik (83), Txiletik (82), Kolonbiatik (70), Venezuelatik (16), Kubatik (7), Uruguaytik (7) eta Costa Ricatik (4), besteak beste.

Jaialdiaren araudian agertzen diren hiru kategorien artean, 2.482 pelikula fikzio sailean aurkeztu dituzte, 797 dokumentaletan, eta 491 animazioan. horien artetik aukeratuko dituzte sekzio ofizialean lehiatuko direnak.

Hautatutako lanek Jaialdiaren Sari Handia (7.000) eta Mikeldi Sarietako bat (5.000na euro hiru kategorietako irabazleentzat) lortu ahal izango dute.

Gainera, Euskal Zinearen eta Espainiako Zinearen sariak (6.000na euro) ere banatuko dituzte, Euskal Gidoi onenaren (3.000 euro) eta EITBk babestutako publikoaren sariarekin (3.000 euro) batera.

Zinebi da Estatuan A Klaseko zinema jaialdi bakarra film laburren eta dokumentalen alorrean. Hollywoodeko Akademiaren bermea du Oscarretako film laburrak kalifikatzeko.