Itxi

Zinema

Zinebi

Apichatpong Weerasethakul, aurtengo Zinebiko Ohorezko bigarren Mikeldia

Agentziak | Erredakzioa

Thailandiar artista eta zinemagileak azaroaren 16an, itxiera galan, jasoko du zinema dokumentalaren eta film laburren Bilboko jaialdiaren saria.

  • Apichatpong Weerasethakul

    Apichatpong Weerasethakul

Apichatpong Weerasethakul thailandiar artista eta zinemagileak jasoko du Zinebi zinema dokumentalaren eta film laburren Bilboko jaialdiak emango duen Ohorezko bigarren Mikeldia, ibilbide artistiko oparoa saritzeko, jaialdiaren arduradunek iragarri dutenez.

2010ean, Urrezko Palma irabazi zuen Cannesen, Uncle Boonmee Who Can Recall His Past Lives filmagatik, eta ibilbide joria du bideo-instalazioen eta bestelako proiektu artistikoen esparruan.

Azaroaren 16an jasoko du Weerasethakulek Mikeldia, itxiera galan, eta Zinebik, gainera, “Blue” haren film laburrik berriena eta 22 film labur eta ertain proiektatuko ditu.

Ohorezko beste Mikeldia Mariano Llinas argentinar zinemagile eta El Pampero Cine kolektiboko kideari emango diote.