Zinema
Urriak 15-22
Emakumeek eginiko 8 film luze eta 17 labur, Zinemakumeak gara! Bilboko jaialdian
eitb.eus
Maitasuna izango du ardatz emakumeek egindako zinemaren jaialdiak hogeita hirugarren edizioan, eta Patricia Ferreira espainiar zinemagilea omenduko du.
-
"Lehen jaunartzea" Leire Egañaren filma eskainiko dute jaialdian
Zinemakumeak gara! zinema jaialdiaren hogeita hirugarren edizioak maitasuna izango du ardatz, eta filmen emanaldiak, hitzaldiak eta mahai inguruak eskainiko ditu BBK Aretoan urriaren 15etik 22ra. Patricia Ferreira zinemagileak Simone de Beauvoir ohorezko saria jasoko du, hilaren 20an.
“À peine j’ouvre les yeux” Leyla Bouzid tunisiarraren pelikulak zabalduko du programazioa, urriaren 15ean, astelehenarekin, eta jarraian aste osoan izango da zer ikusi: “Berebiziko bidaiak” (Maite Ruiz de Austri), “Amores urbanos” (Vera Egito), “Urte ilunak” (Arantxa Lazkano)…
Gainera, hilaren 21ean, 18:30ean hasita, euskal emakumezko zuzendarien bost film laburren proiekzio berezia izango da: “Plunge” (Alba Lozano), “I am awake now” (Itziar Orbegozo), “Lehen Jaunartzea” (Leire Egaña), “Calas para Eva” (Ilune Díaz) eta “Algunas aves vuelan solas” (Andrea Jaurrieta).