Itxi

Zinema

Azaroaren 14tik aurrera

'Acción mutante'k Euskal Zinemaren Eguna ekimena irekiko du

Azaroaren 14an hasita, EZAE elkarteko hainbat zinema aretok euskal zinemagintzaren lan klasiko bat proiektatuko dute hiru hilean behin, prezio murriztuan.

  • Alex de la Iglesia zuzendaria

    Alex de la Iglesia zuzendariaren lehen fima da 'Acción mutante'

EZAE Euskadiko Zine Aretoen Elkarteak Euskal Zinemaren Eguna antolatu du, euskal zinemagintzaren klasikoak berreskuratzeko eta ikusle gazteak zinemara erakartzeko. Hasteko, elkartearen partaide diren bederatzi zinema aretok ‘Acción Mutante’ filma pantailaratuko dute azaroaren bigarren hamabostaldian.

Sarrerek prezio murriztua izango dute, elkartetik azaldu dutenez, gazteak zinema-aretoetara joatea errazteko.

Euskal Zinemaren Eguna hiru hilean behin egingo dute, eta, hurrengo edizioetan, Kimuak bildumako film laburrak ere proiektatuko dituzte film luzeekin batera.

Zinema hauetan ikusi ahalko da ‘Acción mutante’:

Getxo Zinemak (azaroak 14, asteazkena, 19:30)

Zugaza zinema, Durango (azaroak 14, asteazkena, 20:00)

Zornotza aretoa (azaroak 15, osteguna, 20:15)

Antiguo Berri zinema, Donostia (azaroak 19, astelehena, 19:30)

Usurbe antzokia, Beasain (azaroak 20, asteartea, 20:00)

Golem Alhóndiga zinema, Bilbo (azaroak 22, osteguna, 20:00)

Andoain, Bastero Kulturgunea (azaroak 28, asteazkena, 20:15)

Niessen Zinemak, Errenteria (azaroak 29, osteguna, 19:30)

Zumarraga, Zelai Arizti zinema (azaroak 30, ostirala, 22:15)