Itxi

Zinema

Jaialdia

Punto de Vistak Jonathan Schwartz omenduko du

Agentziak | Erredakzioa

Zinema Dokumentaleko Nafarroako Nazioarteko Jaialdiaren hamabigarren edizioa martxoaren 11tik 16ra.

  • Punto de Vista jaialdia

Punto de Vista jaialdiaren hamabigarren edizioak Jonathan Schwartz artistaren figura eta lana omenduko ditu, publikazio baten eta maite zituen eta egin zituen filmen atzera begirako erakusketa baten bidez.

Jaialdiaren antolatzaileek esan dutenez, 45 urte zituela urrian zendu zen amerikar zinemagilearen inguruko lehen liburua izango da, gaztelaniaz, ingelesez eta euskaraz argitaratuko dute, eta, besteak beste, Erika Balsom, Max Goldberg, Michael Sicinski, Rebekah Rutkoff eta Deborah Stratmanen idatzi argitaragabeek osatuko dute.

Martxoaren 11tik 16ra, Iruñea “nazioarteko ikus-entzunezkoen epizentro” bihurtzen saiatuko da jaialdia.

Sail Ofizialean, aurkeztutako 1.160 filmen aukeraketa bat eskainiko dute, eta atzera begirako zikloek ez-fikzioan oinarrizkoak izan diren hainbat zinemagileren lanak erakutsiko dituzte.