Itxi

Zinema

91. edizioa

'Roma' eta 'The favourite' protagonista nagusiak, Oscarren izendatuen iragarpenean

eitb.eus

Zinematografia Arte eta Zientzien AEBko Akademiak otsailaren 24an banatuko ditu bere sariak, Euskal Herrian hilaren 25eko goizaldea dela.

  • 'Roma'

    Mexiko Hirian bizitako haurtzaroa pantailaratu du Cuaronek 'Roma'n

Black Panther, BlackkKlansman, Bohemian Rapsody, The Favourite, Green Book, Roma, A Star is Born eta Vice lehiatuko dira Oscarren 91. edizioan, otsailaren 24an, film onenaren atalean.

Roma mexikar filma eta The favourite dira faborito nagusiak Oscarretan, bakoitzak hamar ataletan lortu baitu izendapena, Hollywoodeko Akademiak gaur iragarri duenez.

Horien atzetik daude, zortzina izendapenekin, Vice Dick Cheyneyren inguruko film biografikoa, Christian Bale protagonista duena, eta A star is born filmaren bertsio berria, Bradley Cooperrek zuzendua eta protagonista nagusi Lady Gaga duena, zeina emakumezko aktore onenaren sailean izendatu baitute. Zazpi izendapen jaso ditu, halaber, Black Panther Marvelen superheroien filmak.

Hauek dira atal nagusietako batzuetan izendatutakoak:

Film onena

"A Star is Born"

"Vice"

"Roma"

"Green Book"

"BlacKkKlansman"

"Bohemian Rhapsody"

"Black Panther"

"The Favourite"

Zuzendari onena

Alfonso Cuaron - "Roma"

Spike Lee - "BlaKkKlansman"

Adam McKay - "Vice"

Yorgos Lanthimos - "The Favourite"

Pawel Pawlikowski - "Cold War"

Emakumezko aktore onena

Lady Gaga - "A Star is Born"

Glenn Close - "The Wife"

Olivia Colman - "The Favourite"

Melissa McCarthy - "Can You Ever Forgive Me?"

Yalitza  Aparicio - "Roma"

Gizonezko aktore onena

Bradley Cooper - "A Star is Born"

Rami Malek - "Bohemian Rhapsody"

Christian Bale - "Vice"

Viggo Mortensen - "Green Book"

Willem Dafoe - "At Eternity's Gate"

Bigarren mailako emakumezko aktore onena

Amy Adams - "Vice"

Regina King - "If Beale Street Could Talk"

Emma Stone - "The Favourite"

Rachel Weisz - "The Favourite"

Marina de Tavira - "Roma"

Bigarren mailako gizonezko aktore onena

Mahershala Ali - "Green Book"

Adam Driver - "BlacKkKlansman"

Richard E. Grant - "Can You Ever Forgive Me?"

Sam Rockwell - "Vice"

Sam Elliott - "A Star is Born"

Atzerriko film onena

"Capernaum" - Libano

"Never Look Away" - Alemania

"Shoplifters" - Japonia

"Roma" - Mexiko

"Cold War" - Polonia

Bestalde, ‘Madre’ Rodrigo Sorogoyen espainiarraren lana film labur onenaren atalean izendatu dute.