Itxi

Zinema

72. edizioa

'The favourite'k zazpi Bafta bildu ditu, eta 'Romak' zuzendari eta film onenenak

Agentziak | Erredakzioa

Londresek britainiar zinemaren sarien 72. edizioa hartu du bart, ezustekoei tarte handirik utzi gabe.

  • Alfonso Cuaron

    Alfonso Cuarón, 'Roma'k irabazi dituen lau sarietako birekin. Aragzkia: Efe.

“The favourite” Yorgos Lanthimos greziarraren filmak zazpi sari jaso ditu Bafta britainiar zinemaren sarien 72. edizioan, baina “Romak”, Alfonso Cuaron mexikarrak bere haurtzaroari eginiko odak, film eta zuzendari onenen sariak bereganatu ditu.

“Roma”k, gainera, atzerriko film onenaren eta argazkilaritza zuzendaritza onenaren Baftak bereganatu ditu.

“The favourite”rentzat izan ziren emakumezko aktore onenaren saria (Olivia Colman), bigarren mailako emakumezko aktore onenarena (Rachel Weisz), makillaje eta ile-apainketa onenarena, ekoizpen diseinuarena, britainiar filmarena, jatorrizko gidoiarena eta jantzigintza onenarena.

Gaueko irabazle nagusiez gain, “Bohemian Rhapsody” Freddie Mercuryren inguruko biografiak urrezko bi mozorro eraman ditu.

Gizonezko aktore onenaren saria Rami Malekentzat izan zen, eta Bryan Singerren filmak (eraso sexuala egitea leporatu diote, eta filmatze lanetatik kaleratu zuten bukatu aurretik) soinu onenarena ere jaso zuen.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura