Zinema
Maiatzak 10
Zumalakarregi bere museora itzuliko da, zonbi bihurtuta
eitb.eus
Maiatzaren 10ean, 19:30etik aurrera, “Napardeath” filma Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan emango dute, doan, protagonista eta zuzendariak bertan direla.
-
"Ataun of the Death" trilogiako azken alea da "Napardeath"
Fantasiazko eta Beldurrezko Donostiako Astearen babespean estreinatu eta gero, “Napardeath” Ataun of the Death trilogiako azken alea Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan ikusi ahalko da ostiralean, maiatzak 10, doan.
Katihotsak elkarte kulturalaren ekoizpena Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zuzendariak bertan direla proiektatuko dute, eta solasaldi bat ere antolatu dute.
Hirugarren film honetan, Zumalakarregi zonbia Iruñera joango da euskaldunen errege aldarrikatzeko, baina Antso Azkarraren momiarekin topo egingo du bidean. Nork irabaziko ote du?