Zinema
Estreina
'Dantza' Ipar Euskal Herriko zinema aretoetara iritsi da
eitb.eus
Telmo Esnalen filma Euskal Herriko hamar aretotan eta Frantziako Estatuko hainbat hiri handitan ikusiko da.
-
"Dantza" abenduan estreinatu zuten Hego Euskal Herrian
Dantza Telmo Esnalen filma irailaren 4an, asteazkena, estreinatu da Ipar Euskal Herriko aretoetan, eta Frantziako hiri handietara ere iritsi da egun horretan: Paris, Tolosa, Bordele eta Montpellier.
Filma 15 aretotan emango dute guztira, horietako 10 Euskal Herrikoak. Esnal bera eta lan horretan parte hartu duten hainbat kolaboratzaile filmaren aurkezpen eta solasaldietan egongo dira Urruñan (irailak 9), Baionan (irailak 10), Donapaleun (irailak 20), Hendaian (irailak 21), Hazparnen (urriak 3), Kanbon (urriak 4) eta Donibane Garazin (urriak 5).
Gainera, filmak nazioarteko ibilbidea egiten jarraitzen du, eta udan Shanghaiko zinemaldian, Alemaniako Festival des Deutschen Filmsen, Kanadako Vancouver Latin-american zinemaldian eta Argentinan ikusi dute.